XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

16. Arropa berria.

Zenbait haurrentzat arropa berria erostera joatea erostetxe haundietara aspergarrikeria bat izaten da, kasurik hoberenean, eta burukomin bat, okerrenean.

Hala ere, sinetseraz diezaiekezue janzkiak ateratzen eta sartzen oso ongi pasatzen dutela diruditen pertsona nagusiek beren asmorik hoberenarekin egiten dietela hori.

- Erostetxe Haundietako arropa sailetan egundoko eredu eta taila aukera handia egoten da.

Baina, gehienetan, begiratze hutsarekin konturatzen gara zeintzu diren handiegiak edo txikiegiak guretzat.

- Geure taila aurkitu badugu ere, oraindik erabaki egin behar dugu ea gustatzen zaigun nola geratzen zaigun eredu hori.

- Batzutan zaila gertatzen da frogatzen dugun arropa hautatzea.

Dependienteen egiteko zaila da bezero guztiak pozik geratzea erosi dutenarekin.

Ohartu.

1 Pertsona batzu arropa erosten edo frogatzen ari dira, beste batzu biltegietan ari dira lanean eta lagundu egiten diete bezeroei nahi dutena hautatzen.

Erakutsizkidazu dependienteak.

2 Haur hori jertsea luzeran nola geratzen zaion begiratzen ari da.

Amak beste bat dauka eskuan.

Zein izango duela hobeki uste duzu?.

3 Neskatoak eta amak gona bana dute.

Zein duzu atseginen?.

4 Begira arropa frogatzen ari diren haurrei.

Zer erosi behar du bakoitzak?.

5 Zer doa neurtzera dependientea bere xingola metrikoaz?.

Zure gorputzeko atal batzu neurtuko dizkizugu orain.

6 Ikusten al dituzu etiketak janzki batzuren prezioekin?.

Arropa garestia da.

Horregatik zaindu behar dugu.